Donostiako Orfeoi Gazteak hamar urte bete ditu, eta 120 ahots baino gehiago (jardunean dauden abeslariak eta abeslari ohiak) bilduko dituen kontzertu batekin ospatuko du. Musika-topaketa hori igandean izango da, maiatzaren 7an, EOSen egoitzan, 12:00etan.
Ekitaldian errepertoriora gehitu diren 16 obra interpretatuko dira, batzuk autore klasikoenak, adibidez, Mozart edo Rossinirenak; beste batzuk euskal konpositoreenak, adibidez, Aita Donostia, Busto, Elberdin, Ugalde edo Laboreriarenak; eta beste batzuk nazioarteko autore garaikideenak, adibidez, Emerson, Gastoldi, Ross edo Randaal Stroperenak. Programa lau zatitan banatu da, eta hamarkadan zehar orfeoi gaztetik igarotako abeslariek interpretatuko dituzte. Amaieran, ahots guztiek elkarrekin interpretatuko dituzte Blazquez eta Tabbushen Prohibido prohibir eta Emersonen Grease.
Kontzertua egungo zuzendari diren Esteban Urzelaik eta Leticia Vergarak zuzenduko dute; gainera, Alaitz Guridiren, taldearen lehengo zuzendariaren, lankidetza izango du, eta Amaia Zipitria piano-jotzaileak ere parte hartuko du.
Sarrerak salgai daude Orfeoiaren egoitzan, eta kontzertuaren egunean Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzan egongo dira.
Ekitaldiaren ondoren, abeslariek topaketa informalagoa izango dute bazkari batean.