Bost kontzertu EOSekin, Andrés Orozko-Estradak zuzenduta
Ostirala, Azaroa 23, 2007

Donostiako Orfeoiak Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren (EOS) bonu-denboraldiko bost kontzertutan hartuko du parte. Andrés Orozko-Estradak zuzenduko ditu kontzertuak eta Olatz Saitua, Francisca Beaumont eta Agustín Prunell-Friend bakarlariak ere arituko dira. Kontzertuak Iruñeko Baluarten (azaroaren 24an), Donostiako Kursaalen (azaroaren 26an eta 29an), Bilboko Euskaldunan (azaroaren 27an) eta Gasteizko Principal antzokian (azaroaren 30ean) izango dira.

Bost kontzertuen programa A. Part-en Cantus in Memory of Benjamin Britten obrarekin hasiko dute, eta F. Mendelssohn-en 2. Sinfonia, Lobgesang obrarekin jarraituko. Azken horren amaierako mugimenduan hartuko dute parte Donostiako Orfeoiak eta bakarlariek.

Andrés Orozko-Estrada zuzendari kolonbiarrak lehen aldiz zuzenduko du Donostiako Orfeoia. Nazioarteko proiekzio bikaina du zuzendariak: Grazeko Recreation Orkestra Handiko zuzendari titularra da eta Kolonbiako Orkestra Nazionalarekin eta Bogotáko Orkestra Filarmonikoarekin kolaboratu ohi du. Gainera, Jesús López Cobosen laguntzaile izan da Madrilgo Errege Antzokian, eta Leipzig-eko eta Suediako Irratiaren orkestrak zein Varsoviako Orkestra Sinfonikoa zuzendu ditu.

Kontzertuak

Azaroak 24: Baluarteko auditoriuma, Iruñea. 20:00etan.
Azaroak 26 eta 29: Kursaaleko auditoriuma, Donostia. 20:00etan.
Azaroak 27: Euskalduna Jauregia, Bilbo. 20:00etan.
Azaroak 30: Gasteizko Principal antzokia. 20:00etan.

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.