BIRA LEOPOLD HAGER-EKIN
Asteazkena, Maiatza 19, 2010

Leopold Hager maisu austriarra –nazioartean errespetatuenetako bat- Donostiako Orfeoiarekin eta Weimar-ko Staatskapelle-rekin egingo dituen hiru kontzertuetarako Mendelssohn-en 2. sinfonia aukeratu du, “Goratzeko kantu” ere deitua, Donostiako Kursaalen emango dena maiatzaren 22an, Bartzelonako Auditorin 24an eta Zaragozako Auditorioan 25ean. 

Orfeoiak pribilegioa izan du maisu mozartiar aitortzen den horrek zuzendua izatekoa zenbait aldiz: 2007an, Murtzia, Bartzelona, Zaragoza eta Vitoria-Gasteiz aldetiko biran Fantasía Coral-arekin eta Beethoven-en Bederatzigarrenarekin eta Sttatskapelle Weimar-ekin; 2004an, beste bira mediterraneoko batean programan Mozarten Réquiem-arekin eta English Chamber Orchestra zuzenduz, eta lan berdinarekin, 1991ko Hamabostaldi Musikalaren baitan, Scottish Chamber Orchestra-rekin.

Donostia, Bartzelona eta Zaragozan egun batzuen buruan Donostian egingo diren hiru kontzertuak, emozio handiko topaketa izango dira, hantxe agertuko da Hager-en alderik erromantikoena, Mendelssohn-en sinfonia ederrenetako batean, zeina Beethoven-en Bederatzigarrenaren oinordeko zuzentzat hartu duten. Hiru kontzertuen egitaraua osatzeko Schubert-en 1. Sinfonia emango da, orkestrak bakarrik interpretatuta.

Leopold Hager maisu salzburgotarrak Salzburgoko Mozarteum Orkestra zuzendu zuen, Friburgon Musikaren zuzendari nagusia izan zen eta 1996 arte, Luxemburgoko RTLko Orkestra Sinfonikoko zuzendari musikala. Vienako Volksoper-eko zuzendari titular izan zen 2005etik 2008ra, hantxe egin ditu muntaia berriak: Sofiaren hautua, Txirula magikoa, Turandot, isilpeko ehiztaria, La Traviata, Hoffmann-en ipuinak, Figaroren ezteiak eta Núremberg-eko Maisu Kantariak.

Hager-ek munduko opera antzoki nagusienetan lan egin du, Munich-eko Bayerische Staatsoper, Dresden Semperoper, New York-eko Metropolitan Opera House, Chicagoko Opera, Londresko Royal Opera House Covent Garden, Buenos Aires-ko Teatro Colón, Pariseko Bastillado Opera eta Vienako estatuko Opera. Hainbat orkestra zuzendu du: Staatskapelle, Dresden; Filarmonikoa, Munich; Sinfonikoa, Viena; Royal Concertgebouw Orchestra, Ámsterdam; Orkestra Filarmoniko Txekiarra; Orkestra Sinfonikoa, Daniar Irrati Nazionalarena; Orchestre, Paris; Orchestre Nacional, Lille; Orkestra Sinfoniko Nazionala, Washington eta Weimar-eko Staatskapelle, besteak beste. 2008/2009 denboraldian Leipzig-eko Operaren denboraldia estreinatu zuen, Wagner-en Holandar errariaren produkzio berriarekin.

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.