Orfeoiak Lourdesen (Frantzia) bi kontzertu eskainiko ditu maiatzaren 31n, grutako agerraldien 150. urtemuga dela-eta. Kontzertu biak Sainz Alfaro maisuak zuzenduko ditu eta Amaia Zipitria piano-joleak ere parte hartuko du. Lehenengo kontzertua gaixo eta zaintzaileentzako izango da eta Santa Bernardette elizan eskainiko da arratsaldeko 18:30ean. Zenbait lan herrikoi entzuteko aukera izango dute bertaratuek. Bigarren kontzertua 22:15ean hasiko da Errosarioko Basilikan, eta joan nahi duenak libre izango du sarrera. Bigarren kontzertu honetan Brahmsen Requiema interpretatuko du Amaia Zipitria eta Borja Rubiños piano-joleekin batera.
SANTA BERNARDETTE ELIZAKO KONTZERTUAREN PROGRAMA
AMA BEGIRA ZAZU ( V. Zubizarreta)
TXORIA TXORI (M. Laboa)
GOIKO MENDIAN (J. Guridi)
MAITE (P. Sorozabal)
SOULE (J. Bello-Portu)
AURTXOA SEASKAN (G. Olaizola)
MAITIA NUN ZIRA? (J. Uruñuela)
IRU TXITO (A. Donostia)
ENSALADA MADRILEÑA "Don Manolito" (P. Sorozabal)
QUIEN SERA (P. Beltrán Ruiz-Orkestra eta korua: L. Palomo)
ALMA LLANERA (P.E. Gutiérrez)
MARIA CRISTINA (B.A.Fz.Ortiz-Orkestra eta korua: L.Palomo)