Orfeoiak bitan hartuko du parte Radio France-Montpellier Jaialdiaren 30. edizioan, irratiak Agde eta Montpellier. Adgen hilaren 14an izango da Orfeoia. Sainz Alfaroren zuzendaritzapean, askotariko programa eskainiko du, Patxi Aizpiri pianistak lagunduta. Sarrera doan izango da eta lekua bete arte sartu ahal izango da aretora. Hilaren 15ean, Montpellierko Opera Berlioz auditoriumean, Ruggero Leoncavallo konpositore napolitarraren Zingari opera eskainiko du, kontzertu-bertsioan, Orquesta Simfònica de Barcelona i Nacional de Catalunyarekin batera. Michele Mariotti izango da zuzendaria, eta Orfeoiak lehen aldiz eskainiko du obra hori. Bakarlari gisa izango dira Leah Crocetto sopranoa (Fleana), Stefano Secco tenorra (Radu), Fabio Capitanucci baritonoa (Tamar) eta Sergey Artamonov baritonoa baxua.
Kontzertu hau zuzenean emango da France Musique-tik eta Irrati-Telebistako Europar Batasunatik.
Jaialdi ospetsu horrek 130.000 ikus-entzule inguru biltzen ditu urtero, eta eskualdeko 50 hiri zein herritan eskaintzen ditu jarduera eta zikloak, hiru oinarriri jarraituta: ahaztuta zeuden lanak berriro azaleratzea, konposizio berriak estreinatzea eta artista gazteei bultzada ematea. 2012ko edizioan, Orfeoiak opera desberdinen atalekin osatutako bi kontzertu eskaini zituen, Mende eta Sète hirietan, Sainz Alfaroren gidaritzapean.