Donostiako Orfeoiaren Lagunei eskainitako urteroko kontzertua
Osteguna, Azaroa 9, 2023

Gonbidapenak online edo aurrez aurre jaso daitezke Kursaaleko leihatilan azaroaren 13ra arte

Datorren azaroaren 17an, Donostiako Orfeoiaren Lagunei eskainitako urteroko kontzertua egingo da 19:30ean Kursaal Auditorioan. Urtero bezala, Orfeoiaren Bazkide guztiek bi gonbidapen jaso ditzakete kontzertua ikusteko.

Gonbidapenak bi modutan eskura daitezke: Interneten (https://shop.kursaal.eus/list/events) webgunean edo aurrez aurre azaroaren 13ra arte Kursaaleko leihatilan, irekita dagoen ordutegian.

Ez ahaztu jasotako azken zirkularra eramateaz, gonbidapenak eskuratzeko beharko duzun kode bat bertan agertzen baita.

Orfeoiak, Sainz Alfaroren zuzendaritzapean, Euskadiko Orkestra izango du lagun oraingoan. Kontzertuaren egitaraua ondorengoa izango da:

Ave María (Tomás Garbizu) Luchy Mancisidor Larrañaga, Antxon Ayestarán Musika Tailerraren sortzaile eta zuzendari ohiaren omenez.

43. Salmo (Félix Mendelssohn)

2. Sinfonia (Félix Mendelssohn)

Bakarlariak:
Margarita Rodríguez, sopranoa
Ainhoa Zubillaga, mezzo sopranoa
Gabriel Blanco, tenorra

Kursaaleko hallean, Luchy Mancisidorrek Orfeoiaren musika pedagogian sartutako Baschet instrumentuei buruzko erakusketa txiki bat egongo da, kontzertuaren aurretik eta ondoren ikusgai egongo dena.

Egin zaitez Orfeoiaren lagun!

Orfeoiaren laguna ez bazara, hau da unea. Kultura-abentura handi honetan parte hartu eta zenbait abantaila izango dituzu, hala nola Bazkideen urteroko kontzertura joateko gonbidapenak, entseguetara doan sartzeko baimena edo Orfeoiari buruzko informazioa primizian jasotzeko aukera. Adiskide egitea oso erraza da, ondorengo formularioa besterik ez duzu bete behar: https://www.orfeondonostiarra.org/es/amigos-del-orfeon/particulares

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.