Mendelssohnen 2. sinfonia aukeratu dugu asteartean, abenduak 14, Kursaaleko Auditorioan Orfeoiko lagunak eskertzeko emango dugun kontzerturako. Aurten Euskadiko Orkestra Sinfonikoa gonbidatu dugu eta José Antonio Sainz Alfarok zuzenduko du. Elena Barbé sopranoa, Ainhoa Zubillaga mezzoa eta Agustín Prunell tenorea bakarlariak ere arituko dira.
Ohikoa denez, urteroko kontzertu honekin -20:00etan hasiko da- lagunei eta ongileei eskerrak eman nahi dizkiegu duten leialtasun eta eskuzabaltasunagatik, hauei esker garatzen baitu bere bizitza artistikoa Orfeoiak.