Orfeoi Txiki
Osteguna, Ekaina 14, 2012

Aurten, Antxon Ayestaran Musika Tailerreko ikasturte amaieran, ateak zabalduko ditugu etorri nahi duten neska-mutikoentzat, erabilitako metodologia ezagutu dezaten eta Orfeoian ikasturtean zehar ikasten dutena ikus dezaten. Jardunaldi hori ekainaren 22an izango da, 17:30etatik 20:00etara. Irakasleek 20 bat minutuko hiru tailer prestatu dituzte (baschet, ahotsa eta instrumentu tailerra) eta haurrekin doan publikoa txandaka joango da gela batetik bestera, musikaz jolas giroan nola goza daitekeen ikusteko.

Ekimen honekin hitzik gabe jakinarazi nahi dugu, modu praktikoan, ikasturte batean egiten den irakaslana, oro har haurrak ez baitira gai etxean hori azaltzeko.

Aldi berean, gogorarazi nahi dugu datorren ikasturterako matrikulak egiteko egunak ekainaren 26a eta 27a direla, 17:30etatik 19:00etara.
 

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.