Concierto de Navidad de Super Amara
Osteguna, Abendua 13, 2012

Urtea amaitzeko Orfeoiak bi kontzertu pribatu emango ditu. Bata Donostian eta bestea Bilbon. Orfeoi Txikik eta Orfeoi Gaztek ere beren kontzertuak eskainiko dituzte Donostian eguberrietan, ongintzazko kontzertuak.

Ostegunean, hilaren 20an, koruak El Diario Vasco egunkariak antolatutako kontzertuan parte hartuko du Kursaal Auditorioan, eta bertan esku hartuko dute OSEek, Elena Barbé, Arantxa Ezenarro sopranoek eta Guillen Munguia tenoreak, Juan Jose Ocon zuzendari dutela. Obra klasikoak eta eguberrietakoak nahasian emango dituzte. Elena Barbé eta Mari Fe Nogales sopranoak bakarlari arituko dira.

Hilaren 30ean, Orfeoiak berriro abestuko du Bilboko Euskalduna jauregian AMAK elkartearentzat, Bilboko Alfredo Kraus Musika Elkartea elkartearentzat, izan ere 2002tik urtero omenaldi bat egiten dio tenore kanariarrari, eta hari lagun egiten dio Orfeoiak 2004tik. Orfeoi Txikirekin batera ariko da oraingoan, Bilboko Orkestra Sinfonikoa (BOS) orkestrarekin batera, haren titularraren, Günter Neuhold maisu austriarraren zuzendaritzapean. Bakarlari gisa, Itziar Martinez Galdos sopranoak parte hartuko du. Lehen partean Beethovenen hiru lan emango dira, estreinaldi Orfeoiarentzat: Rey Esteban op. 117, Meeresstille und Glückliche Fahrt op. 112 eta Der glorreiche augenblick op. 136. Bigarren parteak eguberrietako kutsu handiagoa izango du, eta Gruber, Schubert, Verdi eta Liguori maisuen lanak eskainiko dituzte, besteak beste.

Orfeoi Gaztek Eguberriko Galan parte hartuko du, Super Amara-k babestutako galan, Carlos Munguia-ri omenaldia Aspanogi ?€?Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartea- elkartearen faboretan. Kursaal Auditorioan izango da hilaren 13an. Kontzertu honetan parte hartuko dute Carlos Alvarez baritonoak, Rocio Ignacio eta Ainhoa Franco sopranoak, Guillen Munguia tenoreak eta Ruben Fernandez Agirre pianistak.

Txiki eta Gazte orfeoiek ongintzazko kontzertu bat emango dute UNICEFen alde, izan ere beti ematen dute 1998. urtetik abenduaren 28an. Aurten abeslariekin batera ariko dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Bi koruek eta beste abeslari eta musikari batzuek, EOSez gain, disko bat grabatu zuten joan den irailean, taldearen 25. urteurrena ospatzeko.

Abenduaren 28ko kontzertuan Javier González Sarmiento pianistak esku hartuko du. Koruen zuzendari Isabel Mantecon, Leticia Vergara eta Esteban Urzelai ariko dira.

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.