Orfeón con OSE
Astelehena, Abendua 12, 2011

Urteko azken hilabetean Orfeoiak hiru kontzertu pribatu emango ditu. Lehenbizikoa bere bazkide eta lagunentzat izango da. Hilaren 13an Kursaaleko Auditorioan, han emango du Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera eta Sainz Alfaro-ren zuzendaritzapean, Verdi-ren Requiema

Bakarlari gisa ariko dira Svetla Krasteva (sopranoa), Ainhoa Zubillaga (mezzosopranoa), Andeka Gorrotxategi (tenorea) eta Fernando Latorre (baxua).

Kursaalen baita ere, hilaren 21ean koruak El Diario Vascok antolatutako kontzertuan parte hartuko du, eta bertan esku hartuko dute ESOk eta Andra Mari Koruak, Enrique Ugarteren zuzendaritzapean. Obra klasikoak eta Gabonetakoak emango dituzte. Elena Barbé eta Mari Fe Nogales sopranoak izango dira bakarlariak.

Hilaren 30ean, Orfeoiak berriz kantatuko du AMAK, Bilboko Asociación Musical Alfredo Krauselkartearentzat, zeinak 2002tik urtero omenaldia egiten dion tenore kanariarrari, eta omenaldi horretan parte hartzen du Orfeoiak 2004. urtetik. Oraingoan, Clásica Santa Cecilia Orkestrarekin batera eta Sainz Alfaro-ren zuzendaritzapean hau emango du, Santa Zeziliaren meza, C. Gounod-ena eta bigarren partean zenbait lan Gabonetako, adibidez Fantasía on Christmas Carols V. Williams-ena, Hark! F. Mendelsshon-ena, Aurtxo seaskan, G. Olaizola-rena, White Christmas I. Berlin-ena, Adeste Fideles (ar. S. Mercurio), Hator hator (ar. Ondarra) eta Pueri Concinite J. R.v.Herbeck-ena).

Bakarlarien ahozko laukotean hauek ariko dira:Elena Barbé (sopranoa), Inés Olavaria (mezzosopranoa), Javier Tomé, (tenorea), eta Christopher Robertson (baritonoa)

Orfeoi Txiki, Gazte eta Intxaurrondo Egoa eta Ibai eskola koruak, Combo instrumental taldearekin, izango dira UNICEFentzat 1998tik abenduaren 28an ematen duten kontzertuan ariko direnak. Iñar Sastre eta Jagoba Astiazaran izango dira aurkezleak. Koruen zuzendariak Isabel Mantecón, Leticia Vergara, Saioa Ruiz eta Esteban Urzelai dira.

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.