Orfeoi Txiki
Viernes, Abril 19, 2013

Donostiaren berreraikuntzaren 200. urteurrena eta Orfeoi Txikiaren 25. urteurrena ospatzeko, Donostiako abesti herrikoiez osatutako disko bat grabatu dute Donostiako Orfeoiko haurren abesbatzak eta Donostiako Udal Txistulari Bandak, eta datorren hilaren 23an, asteartea, arratsaldeko 19:30etan aurkeztuko da Udaletxeko Batzar Aretoan. José Ignacio Ansorenak, Txistulari Bandako zuzendariak, eta Esteban Urzelaik, Orfeoiko zuzendariordeak, parte hartuko dute aurkezpen-ekitaldian, eta jarraian, bi taldeek diskoko abesti batzuk joko dituzte.

Diskoa martxoan zehar grabatu zen Elkar estudioetan, eta guztira 16 abesti ditu, horien artean, Raimundo Sarriegiren hiru: Festara, Viva la broma eta Petra sardin saltzailea; halaber, Pablo Sorozabalen Gabiltzan kalez kale; Antonio Peña y Goñiren Donostia, Norberto Luzuriagaren Coro de bebés, José Olaizolaren Gure Donostia eta José Juan Santestebanen Himno al derribo de las murallas abestiak ere ageri dira diskoan.

Sarrera librea izango da.

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.