Murtziako Espirelia Jaialdian parte hartzea
Martes, Julio 10, 2007

Murtziako Orkestra Sinfonikoarekin eta Sainz Alfaro zuzendariaren gidaritzapean, Orfeoiak Murtziako Lorca udalerrian egingo duten Espirelia jaialdian hartuko du parte. Carl Orffen Carmina Burana interpretatuko du hilaren 14an eskainiko duen ikuskizunean.

Udako Espirelia jaialdia ekaina eta abuztua artean ospatu ohi da eta, egun, kulturako espazioen topagune bihurtu da. Hala, beste hainbat ekimenen artean, musika klasikoko kontzertuez, poesiaz, popaz, erakusketez, dantzaz, antzerkiaz, eztabaidez, topaguneez, aldarrikapenez, jaiaz, haur egitarauaz edota zinemaz gozatzeko aukera egon ohi da; izan ere, helburua jende guztiarengana iristea baita. Bosgarren edizio honetan, Espainiako eta nazioarteko kulturaren alderdirik onenak uztartzen dituen eskaintza ekarriko dute Murtziako udalerri honetara.

Orfeoiak Mesedeetako komentuaren kanpoaldean abestuko du Carmina Burana. Koruak ondo ezagutzen du aipatutako lana, herrialde ugaritan kantatu baitu hainbat zuzendarik, orkestrak eta bakarlarik lagunduta, arrakasta handiarekin beti. Abesbatzaren historian oraindik ere garrantzi handia dauka 1964. urtean Lucernako jaialdian (Suitza) aurkeztutako bertsioak. Rafael Frühbeck de Burgosek Carl Orffekin berarekin landu zuen partitura, eta honek bere oniritzia eman zion, emankizunera ikusle arrunt bat izango balitz bezala joanez. 1973an, beste bertsio gogoangarri bat abestu zuen Orfeoiak, Berlingo Filarmonikarekin batera, azken hauen egoitzan, orduan ere Frühbecken zuzendaritzapean. Nabarmentzekoa da, halaber, 1998an Alemaniako hainbat hiritan egindako bira (Karlsruhe, Kolonia, Dusseldorf, Hannover, Wilhemshaven eta Hanburgo). Aldi hartan ere obra bera interpretatu zuten, Galiziako Sinfonikoarekin eta Víctor Pablorekin batera.

Ahotsen taldea osatzen, Yolanda Auyanet (sopranoa), Carlos Mena (kontratenorra) eta Toni Marsol (baritonoa) bakarlariak arituko dira.

Murtziako Orkestra Sinfonikoa eskarmentu handiko irakasle talde batek osatua da; Murtziako Kontserbatorioetan prestatu ziren gehienak. Hasiera-hasieratik, José Miguel Rodilla izan da bertako zuzendaria. Orkestrak, bere ibilbide artistikoan, hainbat zuzendari gonbidatu izan ditu; besteak beste Enrique García Asensio, Alexander Vedernikov, Tamás Vásáry, Ignacio Yepes, Elio Boncompagni, Manuel Hernández Silva, Jesús Amigo eta Marcus Bosch. Denboraldi bakoitzean hiru abonu-ziklo programatzen ditu Cartagena, Lorca eta Murtzia udalerrietan. 2005ean, opera kontzertuen bira egin zuen Orfeoiarekin batera, eta Salamancan zein Alcalá de Henaresen eskaini zituen kontzertuak. Urtebete lehenago, Sáinz Alfarok Auditorium Nazionalean zuzendu zituen, berriz ere, bi musika taldeak. Aldi hartan, Pucciniren Aintzazko Meza eta Prokofieven Alexander Newsky abestu zituzten.

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.