Elgoibarko Euskal jaien mendeurrenean
Martes, Julio 24, 2007

Donostiako Orfeoiak kontzertua emango du datorren ostiralean Elgoibarko San Bartolome elizan, Gipuzkoako udalerri honetako euskal jaien mendeurrena ospatzeko ekitaldien barruan. Jai horien lehendabiziko edizioan ere hartu zuen parte Donostiako Orfeoiak. Kontzertua Sainz Alfarok zuzenduko du, eta Gerardo Rifón organo-jotzailea izango dute lagun. Emanaldia bi saiotan banatuko dute: lehendabizikoan abesti sakratuak interpretatuko dituzte, eta bigarrenean, berriz, euskal obra folklorikoak.

EGITARAUA / PROGRAMA

AITA GUREA (P. Madina)
AVE VERUM CORPUS, K. 618 (W.A. Mozart)
REQUIEM (J. Brahms)
“Wie lieblich sind deine...”
AVE MARIA (J. Busto)
PIE JESU (A. Lloyd Weber)
Bakarlariak / Solistas:
Ana Salaberria Sopranoa / Soprano
Raquel Lizarza Mezzosopranoa / Mezzosoprano

SALMO Nº 43 (F. Mendelssohn)
CAVALLERÍA RUSTICANA (P. Mascagni)
“Regina Coeli”
Barkarlaria / Solista:
Elena Barbé Sopranoa / Soprano

GOIZEKO IZARRA (J.J. Santesteban)
IZAR EDERRA (F. Escudero)
MAITIA NUN ZIRA? (J. Uruñuela)
AMA BEGIRA ZAZU ( V. Zubizarreta)
GOIKO MENDIAN (J. Guridi)
EUZKO IZKUNTZA (S. Esnaola)
MAITASUN ATSEKABEA (J. Guridi)
IRU TXITO (A. Donostia)

Kontzertua 20:00etan hasiko da eta doan izango da. Edonola ere, joan nahi dutenek gonbidapena hartzera joan beharko dute Elgoibarko kultur etxera edota Herritarrarentzako Arreta Bulegora.

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.