Orfeoiaren 110. Urteurreneko bigarren kontzertua, Errege Antzokian, López Cobosekin
Miércoles, Octubre 10, 2007

Orfeoiak hilaren 11n Madrilen eskainiko du bere 110. urteurrena ospatzeko antolatu dituen hiru kontzertuetatik bigarrena. Errege Antzokian izango da, eta Rossiniren Stabat Mater eta Verdiren 4 Pezzi Sacriko Te Deuma izango dira programan. Koroarekin batera Madrileko Sinfonika arituko da, Jesús Lópezen gidaritzapean, eta solistak Carmela Remigio (sopranoa), Silvia Tro Santafé (mezzoa), Antonio Siragusa (tenorra) eta Marco Vinco (baxu-baritonoa) izango dira. Kontzertua 20:30ean hasiko da eta RNEren irrati klasikoak zuzenean eskainiko du.

Orfeoiari oso lotuta egon delako hautatu du koruak Errege Antzokia bere 110. urteurrena ospatzeko. Emanaldiak, gainera, munduko antzoki liriko onenetakoa denaren berrestreinaldiaren hamargarren urteurrenarekin bat egingo du. Koroak indar handiko une artistikoak bizitu ditu Jesús López Cobosekin hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieraz geroztik. Stabat Mater bera -Lópezen aburuz «zaila», batez ere a capella dituen bi zatiengatik- oroitzapenez betea dago Orfeoiarentzat eta Zamorako maisuarentzat. Hain zuzen ere obra horretan bertan aritu zen azken aldiz Orfeoiko aurreko zuzendariarekin lankidetzan, Antxon Aiestaranekin, Errege Antzokian bertan, 1986an, ONE eta Orfeoia zuzentzen. Ondoren, 14 urte eman zituen obra hori zuzendu gabe, egun horretako gertaera mingarriak zirela eta; izan ere, bere emaztea egun horretan bertan zendu baitzen. Errepertoriotik baztertuta eduki ostean, 2000ko Musika Hamabostaldian zuzendu zuen berriro, orduan ere Orfeoia zela interpretatzaile koral, baina alde instrumentalean Galiziako Orkestra Sinfonikoa zuela.

Beraz, urriaren 11ko kontzertuak interpretatzaileen eta zuzendariaren arteko emozio indar eta elkar ulertze aparta izango ditu, eta ez ditu geldi utziko musika-ekitaldi horretara joateko aukera duten entzuleak.

1997an, Orfeoikoek Errege Antzokiaren berrestreinaldia ospatzeko kontzertuetan parte hartzeko aukera izan zuten. Bereziki beraientzako sortutako jantziekin jantzita, Fallaren La vida breve izan zen antzezteko hautatutako lana. Eszenara igo eta, Orkestra Nazionalarekin batera, bi zatiko opera hori antzeztu eta abestu zuten urriaren 11n, 12an, 17an, 19an, 25ean eta 26an. Errege familia eta Estatuko agintari nagusiak atze-oihalaren altxatzearen lekuko izan ziren, berrikuntzaren hamarkada luzearen, eta ia 22.000 milioi pezeta kostatu ziren halabeharren ondoren.

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.