Orfeoiak UPV-EHUren Udako Ikastaroetan parte hartuko du
Miércoles, Mayo 21, 2008

Musika Hamabostaldiarekin elkarlanean hartuko du parte Orfeoiak UPV-EHUk antolatutako Udako Ikastaroetan. Ataúlfo Argenta zuzendariari eskainiko zaion jardunaldian izango da Orfeoia, hil zela 50 urte betetzen baitira aurten. Ikastaro hau Gotzon Arrizabalagak zuzenduko du eta Ataúlfo Argentaren ibilbidea eta Euskal Herriko bizimodu artistiko eta kulturalarekin izandako loturak aztertuko dira.

Ikastaroa abuztuaren 28an izango da eta bi hitzaldi eta mahai-inguru bat egingo dira.

9:15ean, Oviedoko Unibertsitateko Juan González-Castelao irakasleak “Ataúlfo Argentaren giza unibertsoa eta unibertso artistikoa” hitzaldia emango du.

10:45ean, José Luis García del Busto musika-kritikariak Argentaren eta Donostiako Orfeoiaren arteko harremana aztertuko du.

12:15ean mahai-ingurua izango da eta aurreko bi hizlariez gain Tomás Marco konposatzaile madrildarrak eta Fernando Argentak hartuko dute parte. Azkeneko hau Ataúlfo Argentaren semea da, orkestra-zuzendaria eta RNE eta TVEko zenbait musika-programetako gidaria.

Jardunaldia amaitzeko, Argentaren omenezko kontzertu bat izango da. Orfeoiak eta ONEk hartuko dute parte eta Josep Ponsek zuzenduko du. Kontzertu hau Musika Hamabostaldiaren barruan dago eta Brahmsen Requiema entzuteko aukera izango dugu. Obra hau ez da kasualitatez aukeratu, baizik eta Argentak eta Orfeoiak lan honekin arrakasta handia izan zutelako Parisko Champs Elysées antzokian 1957an.

Ikastaroko matrikulari dagokionez, maiatzaren 31 baino lehenago emanez gero izena 30 euro izango da, baina ekainaren 1etik aurrera ematen dutenek 36 euro ordaindu beharko dute. 10 orduko balio akademikoa du.

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.