Ennio Morriconeren eta Orfeoiaren kontzertuen antolatzaileek atzeratzea erabaki dute garraioaren grebarengatik
Martes, Junio 10, 2008

Ennio Morriconeren eta Orfeoiaren kontzertuen antolatzaileek atzeratzea erabaki dute garraioaren grebarengatik. Madrilgoa, irailaren 6an izango da, leku berean; hots, Madrilgo Juan Carlos I parkearen Auditorioan, eta Zaragozakoa, bertan behera uzi da. Oraindik zehaztu gabeko hiri batean, irailaren 7an, beste kontzertu bat emateko aukera aztertzen ari dira.

Kontzertuak antolatu dituen enpresak jakinarazi du ezin izan dutela egin aste hasierarako aurreikusitako bidaia Italia eta Sevillatik etorritako trailerrekin Espainia osoan eragina izaten ari den garraioaren grebarengatik. Bidaia horretan, materiala (argiak eta soinua), agertokia eta gainerako ezinbesteko materialak ekarri behar zituzten.

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.