Lankidetza hitzarmena Chillida Leku Fundazioarekin
Jueves, Febrero 12, 2009

Orfeoiak lankidetza hitzarmena sinatu du Chillida Leku museoarekin, Eduardo Chillida Fundazioarekin eta Pilar Belzuncerekin. Sinadura horri esker instituzionalizatu egin da abesbatzak Eduardo Chillidarekin lehenik eta bere oinordekoekin ondoren izandako harreman kulturala. Hitzarmenaren xedea da ekitaldi artistikoak eta kulturalak sustatuko dituen batzorde bat sortzea. Hitzarmenari esker, orfeoiak kontzertu bat eskaini zuen Chillida Lekuko Zabalaga baserrian, otsailaren 10ean.

Egun horretan, eskultoreak 1951 eta 1964 bitartean sortutako eta hotsarekin lotuta dauden piezen erakusketa inauguratu zen. Sainz Alfaroren zuzendaritzapean, beltzez jantzita eta Amaia Zipitria piano-jolearen laguntzaz, Orfeoiko kideek hainbat pieza abestu zituzten aldi baterako erakusketa hau inauguratzera bertaratu zirenen aurrean.

Lau egun lehenago, hitzarmena sinatzeko egindako ekitaldian, Luis Chillidak Inguru saria eman zion José María Echarriri eta Orfeoiaren presidenteak Orfeoiaren Ohorezko Lagun izendatu zituen Chillida Leku Museoa, Eduardo Chillida Fundazioa eta Pilar Belzunce.

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.