Kursaalaren Hamargarren Urtemugan
Martes, Junio 23, 2009

Orfeoia beste musikari batzuekin batera arituko da Kursaalak bere hamargarren urtebetetzea ospatzeko ostegunerako, hilak 25, antolatu duen kontzertuan. Kultur ekitaldi hau asteburu luze bateko lehenbizikoa izango da. Asteburu honetan beste ekitaldi batzuk ere izango dira “kuboen” lehen hamarkada hau ospatzeko. Moneok egindako eraikin hauetan garatutako jardueren lehen hamarkada ospatzeko, alegia.

Kontzertua 20:00etan hasiko da eta bi zati izango ditu. Lehenengo zatia Miguel Ángel Martínezek zuzenduko du eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Ana María Sánchez eta Orfeoia arituko dira. Verdi, Puccini eta Mascagniren Operen zatian interpretatuko dituzte. Bigarren zatia Enrique Ugartek zuzenduko du eta herrikoiagoa izango da, jazza entzun ahal izango da Iñaki Salvador Tríok orkestratuta eta Benito Lertxundiren abestiak ere izango dira. Orfeoiko ahotsek horietako hirutan hartuko dute parte: Udazken Koloretan, Bihotz eta Oi Lur.

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.