Orfeoiak Gipuzkoako Organo Erromantikoaren Nazioarteko X. Zikloan parte hartuko du
Jueves, Octubre 1, 2009

Gipuzkoako Organo Erromantikoaren Nazioarteko X. zikloaren barruan, Azpeitian, Azkoitian eta Bergaran ospatutakoa, Orfeoiak bi kontzertu emango ditu datorren 3an Azkoitiako Santa Maria elizan, eta 10ean Bergarako San Pedro parrokian. Bietan, José Antonio Sainz Alfarok zuzenduta, Gerardo Rifón organo-jotzaileak hartuko du parte.

Azkoitiako kontzertuan, 17etan hasiko dena, Duruflé-ren Requiemaz gainera, lehen zatian Bach-en 140 kantataren zatiak, Brahms-en Requiem-aren zatiak, Mendelssonhn-en Elias-en zatiak eta Fauré-ren Cantique de Jean Racine-nen zatiak interpretatuko dira.
Ainhoa Zubillaga (mezzosopranoa) eta Jesús García Arejula (baxua) bakarlariek parte hartuko dute.

Bergaran 20:00etan hasiko da ekitaldia. Programa izaera sakroko lanez osatuta egongo da, egile hauekin: Madina, Bach, Mozart, Rossini, Brahms, Busto, Fauré, Mendelssohn, Lloyd Weber, Uruñuela eta Haendel. Iñaki Goñi (tenorea), Ana Salaberria (sopranoa) eta Raquel Lizarza (mezzosopranoa) orfeoi-jotzaileak bakarlari lanetan arituko dira.

Gipuzkoako Organo Erromantikoaren Nazioarteko zikloaren barruan hamabi kontzertu egongo dira, denak doan. Zikloaren helburua hirukoitza da, Azpeitiako, Azkoitiako eta Bergarako hiru organo erromantikoen bikaintasunak erakutsi nahi dira, beren jatorrizko egoeran mantentzen direnak; musika tresna horien soinu-aukerak jakitera eman nahi dira, beren funtzio liturgikoetatik harantzago, eta hiru herri horietako musika-eskaintza zabaldu nahi da.

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.