Villabonako Jesusen Bihotza Elizaren Mendeurrena
Miércoles, Noviembre 25, 2009

Orfeoiak Villabonako Jesusen Bihotza elizaren mendeurrena ospatzeko egingo diren ekitaldietan parte hartuko du eta kontzertu bat eskainiko du datorren larunbatean, azaroak 28, arratsaldeko zortzitan. Sainz Alfaro-k zuzenduko duen kontzertuan polifonia eta folkloreko abestiak interpretatuko dira. Abesbatzaz gain, Gerardo Rifón organo-jotzaileak, eta Elena Barbé (sopranoa), Juncal Baroja (mezzosopranoa) eta Iñaki Goñi (tenorra) bakarlariek ere parte hartuko dute kontzertuan.

Orain mende bat, azaroaren 26an zehazkiago, eliztarren eskuzabaltasunari esker eraikitako tenplu hau inauguratu zen Donostiako San Bixente elizako apaizak emandako meza batekin. Orfeoia bertan izan zen Rigako meza abesten. Oraingoan, abesbatzako kideek obra klasikoak eta euskal konpositoreen lanak interpretatuko dituzte.

EGITARAUA

AITA GUREA (P. Madina)
AVE MARIA (J. Busto)
REQUIEM (G. Fauré)
"In Paradisum"
REQUIEM (J. Brahms)
"Wie lieblich sind deine..."
PIE JESU (A. Lloyd Weber)
Soprano: Elena Barbé
Mezzosoprano: Juncal Baroja
SALMO Nº 43 (F. Mendelssohn)
DAMNATION DE FAUST (H. Beriloz)
"Dans le ciel"
Sopranoa: Elena Barbé
CAVALLERÍA RUSTICANA (Mascagni)
"Regina coeli"
Soprano: Elena Barbé

GOIZEKO IZARRA (J. J. Santesteban)
IZAR EDERRA (F. Escudero)
MAITASUN ATSEKABEA (J. Guridi)
MAITIA NUN ZIRA (J. Uruñuela)
Tenorea: Iñaki Goñi
AMA BEGIRA ZAZU (V. Zubizarreta)
IRU TXITO (P. Donostia)

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.