Orfeoiak bere adiskideei eskaintzen dien kontzertua aurten abenduaren 10ean izango da, osteguna, Kursaaleko Auditorioan. Programaren lehenengo zatian Mozarten Requiem entzuteko aukera izango da eta bigarrenean Euskadiko Orkestra Sinfonikoak berak bakarrik interpretatuko du Pucciniren Preludio en La Mayor; abesbatza amaieran sartuko da berriro, Dvoraken Te Deum abesteko. Kontzertua José Antonio Sainz Alfarok zuzenduko du eta bakarlari hauek hartuko dute parte: Elena Barbé (sopranoa), Ainhoa Zubillaga (mezzosopranoa), Andeka Gorrotxategi (tenorra) eta Jesús Garc&iacu
Urtero egiten duen kontzertu hau 20:00etan hasiko da eta Orfeoiak bere adiskideei eta ongileei eskerrak emateko izaten da. Orfeoiari dioten leialtasunagatik eta eskuzabalak izateagatik eman nahi izaten dizkie eskerrak, horiei esker garatzen baitu bere bizitza artistikoa.