Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Donostiako Orfeoiak Haitin gertatuko lurrikararen ondorioz kalteturikoen aldeko kontzertu bat eskainiko dute otsailaren 27an, arratsaldeko 20.00etan Donostiako Kursaal Auditorioan.
Orkestrak eta Orfeoiak G. Verdiren Messa da Requiem interpretatuko dute Andrés Orozco-Estrada Orkestrako zuzendari titularraren zuzendaritzapean eta Esther Lee sopranoa, Iris Vermillion mezzosopranoa, Aquiles Machado tenorea eta Adam Horvath baxuarekin batera.
Kontzertu honetarako sarrerak 45 eta 25 eurotako prezioa dute eta ostirala, hilak 5, jarriko dira salgai Kursaaleko leihatilan (Kursaal Fundazioaren emanaldi-egunetan) eta Servikutxa, Telekutxa (943 00 12 00) eta www.kutxa.net webgunean.
Sarreren salmentaren bidez bildutako dirua GKE bati zuzenduko zaio, honek Haitira helaraz dezan.
Kontzertua
Otsailak 27: Kursaal Auditorioa, Donostia. 20.00etan.
Egitaraua
Giuseppe Verdi (1813-1901): Messa da Requiem [84’]
Andrés Orozco-Estrada, zuzendaria
Esther Lee, sopranoa
Iris Vermillion, mezzosopranoa
Aquiles Machado, tenorea
Adam Horvath, baxua
Donostiako Orfeoia (Zuz. José Antonio Sainz Alfaro)
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa