KONTZERTU BAT VICTORIA EUGENIAN ESKOLAKO KORUEK EMANA
Miércoles, Mayo 19, 2010

Ekainaren 6an Victoria Eugenia Antzokian bada kontzertu bat hiriko sei haur koroek emandakoa, orain hiru urtetik hona “Ikastetxeko abesbatzak” Donostiako Orfeoiak zuzentzen duen proiektuan sartuta baitaude; asmo horren bidez neska-mutikoak eskolan bertan hasten dira musika korala lantzen. 200 lagun baino gehiago ari dira prestatzen urte hauetan eta koruen mundua ezagutzen doaz jolastuz, “Donostiako Orfeoia” zigilupean, zeinak prestakuntza oso bat eskaintzen duen, eta musikarekiko maitasuna lantzea. Musika eta ahotsaren heziketa jasotzeaz gain, zenbait balio berenganatzen dituzte, hau da, talde lana, ahalegina, diziplina eta berdinen arteko elkarbizitza.

Katalina de Erauso, Intxaurrondo Hegoa, Intxaurrondo Ikastola, La Anunciata, Jakintza eta Zuhaitz ikastetxeetako haur koruen zuzendariek gainbegirapena eta aholkularitza jasotzen dute Orfeoi Txiki eta Donostiako Orfeoiko zuzendaritza artistikotik. 

Datorren ekainaren 6an, bai irakasleek eta bai koruetako neska-mutikoek, aukera izango dute beren ahaleginak merezi duela Victoria Eugenian erakusteko. Kontzertua opari bat izango da haien familientzat ere, ikusiko baitute ongi egindako lanak baduela bere saria. Programa bat diseinatu da non ikastetxeetako partaideek binaka kantatzen duten, 15 minutuko hiru saio eginez eta denek batera amaituko dute Jostailugilea ipuin musikala interpretatuz, Jose Elberdin konpositorearena, haur koru, narratzaile eta pianorako sortua, 16 minutu inguru irauten duena.

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.