PRIMERAS ACTUACIONES DEL AÑO EN LA CIUDAD ARAGONESA DE ÉPILA
Jueves, Enero 13, 2011

Datorren asteburuan, Orfeoia Aragoiko Épila hirira joango da, eta bertan kontzertu bat emango du larunbatean eta Santa María la Mayor elizan kantatuko du Mariano Rodríguez de Ledesma konpositore zaragozarraren hilen meza.Abesbatzaren zuzendaria bietan José Antonio Sainz Alfaro izango da eta Aragoiko Erresumako Orkestra Sinfonikoak ere parte hartuko du.

Larunbateko kontzertuarekin, Orfeoiak inauguratu egingo du Épilako Udalak kultura jardueretarako Unibertsitate Popularrean eratu duen tokia.Egitaraua 17.00etan hasiko da eta 60 bat minutu iraungo du, eta lehen zatian Brahms eta Strauss-en lanak emango dira.Bigarren zatian, berriz, abesbatzak eta orkestrak Mozart, Verdi, Sorozabal eta Olaizolaren piezak eskainiko dituzte.

Igandean, Mariano Rodríguez de Ledesma konpositorearen meza izango da María la Mayor eliza zaharberritzeko obren bukaera ospatzeko ekitaldi nagusia, 1984an hasia baitzen. Aragoiko Gobernuak, Zaragozako Diputazioak, Épilako Udalak eta parrokiak berak ordaindutako obra hauekin, tenpluak berreskuratu egin du bigarren dorrea, XVIII. mendeko jatorrizko proiektuan bertan jasota zegoena.

Requiem meza bat hautatu da aukera honetarako, tenplu honetan egin zen lehen zeremonietako bat Arandako kondearen hileta-elizkizuna izan baitzen. Mariano Rodríguez de Ledesma musikagile aragoiarraren obra, berria Orfeoiaren errepertorioan, egileak konposatu zuen enkarguz, Maria Isabel de Braganzaren hilen mezarako, hau Fernando VII.aren bigarren emaztea izan zen, eta estreinakoz obra Madrileko San Francisco el Grande elizan eman zen, 1819ko martxoaren 1ean eta 2an. Mozarten Requiem-ean inspiratuta dago eta lehen oratorio erromantiko espainiarra da. 

Konpositorea izateaz gain, Mariano Rodríguez de Ledesma (Zaragoza, 1779-Madril, 1847) abeslari tenorea, zuzendaria, Royal Academy-ko kantu irakaslea eta Real Capilla-ko maisua izan zen. Musika erlijiosoko katalogo garrantzizkoa utzi zuen, kantak espainiarrez eta italieraz, musika sinfonikoa eta ganbera-musika, eta obra pedagogikoren bat ere bai.

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.