REINAUGURACIÓN DEL SOCIAL ANTZOKIA DE BASAURI
Martes, Febrero 22, 2011

Orfeoiak eta Bilboko Orkestra Sinfonikoak berrinauguratuko dute Basauriko Social Antzokia otsailaren 26an, larunbata, emango duten kontzertuarekin. Kontzertua Rubén Gimenok zuzenduko du eta programan Guridiren Cuadros vascos eta Beethovenen Bederatzigarrena entzun ahal izango dira. Bakarlariak honakoak izango dira: Naroa Intxausti, Basauriko sopranoa; Maria José Suárez (mezzosopranoa), Andeka Gorrotxategi (tenorea) eta Christopher Robertson (baxua). Kontzertua azaroaren 20an izatekoa zen, baina Antzokiko lanak atzeratu egin zirenez, kontzertua ere atzeratu egin behar izan zen.

Basauriko Udalak egin ditu antzokiko zaharberritze lanak eta orain 800 eserleku izango ditu (lehen baino 52 gehiago), eszenako kaxa eta baldintza akustikoak ere hobetu dira.

Orfeoia eta Bilboko Sinfonikoa 17 aldiz aritu dira elkarrekin. Lehenengoz 1941ean eta azkenengoz 2008an. 2007an bi taldeek elkarrekin interpretatu zuten Beethovenen Bederatzigarrena Álvaro Albiach maisuak zuzenduta Bilboko Euskalduna Jauregian.

Rubén Jiménez maisua (Valencia, 1972), orkestrako zuzendaria izateaz gain biolina eta klarinetea jotzen ditu. 1997tik 2007ra Galiziako Orkestra Sinfoniko Gazteko zuzendaria izan zen eta Espainiako Orkestra Gazte Nazionaleko laguntzailea. Tenerifeko Orkestra Sinfonikoko zuzendari gonbidatua ere izana da. Honakoak zuzendu ditu, besteak beste: Espainiako Orkestra Nazionala, Ciudad de Granada orkestra, Kolonbiako Orkestra Sinfoniko Nazionala, Ciudad de Oviedo Orkestra, Gavleko (Suedia) Orkestra Sinfonikoa, Stockholmeko Errege Kontserbatorioko Orkestra, Suediako Akademia Nazionaleko Orkestra, Gaztela eta Leongo Orkestra Gaztea, Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoa, Galiziako Orkestra Sinfonikoa eta MMCK Festival Orkestra (Japonia). Gaur egun, Valléseko Orkestra Sinfonikoko zuzendari titularra da.

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.