Auditorio Ciudad de León
Martes, Mayo 3, 2011

Maiatzean Orfeoiak bi kontzertu emango ditu: lehendabizikoa, Leongo Hiriko Auditorioan, hilaren 6an; bigarrena, Bilboko Arriaga Antzokian. Bietan, koruak Rossiniren Petite Messe Solennelle interpretatuko du Sainz Alfaroren zuzendaritzapean, Gerardo Rifón organistaren eta Patxi Aizpiri piano-jotzailea akonpainamenduarekin.

Elena Barbé eta Ainhoa Zubillaga Orfeoiko kideak bakarlari gisa ariko dira bi kontzertuetan, eta Luis Dámaso tenorea eta Fernando Latorre baritonoa ariko dira Leonen, eta Bilbon José Luis Sola tenorea eta Orfeoiko kide den Jesús García Aréjula baritonoa.

Bestalde, Orfeoiak gidatutako zazpi eskola koruek, guztira 7 eta 11 urte bitarteko 270 haur baitira, kontzertu bat emango dute ikasturte amaieran. Maiatzaren 1515ean izango da Victoria Eugenianeta bertan erakutsiko dute urtean zehar ikasi dutena. Koru horiek Catalina Erauso Ikastetxea, Ibai Ikastola, Intxaurrondo Ikastola, Intxaurrondo Hegoa Ikastetxea, Jakintza Ikastola, La Anunciata Ikastetxea eta Zuhaizti Eskola Publikoa zentroetakoak dira.

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.