EL ORFEÓN INTERPRETARÁ LA PETITE MESSE SOLENNELLE DE ROSSINI EN LEÓN
Jueves, Mayo 5, 2011

Orfeoiak hilaren 6an Rossiniren Petite Messe Solennelle nterpretatuko du Ciudad de León Auditorioan. ainz Alfaro izango da zuzendaria, Gerardo Rifón arituko da organoan eta Patxi Aizpiri pianoan. Kontzertu hau Leóngo Opera eta Musika Bokalaren zikloaren barruan dago. Bertan izango dira bakarlari hauek ere: Elena Barbé sopranoa, Ainhoa Zubillaga mezzosopranoa (biak Orfeoikoak), Luis Dámaso madrildar tenorea eta Fernando Latorre baritonoa.

Petite Messe Solennellemusika erromantiko erlijiosoaren gailurretako bat da eta Orfeoiaren errepertorioan dago 1982az geroztik. Leónen interpretatuko den bertsioa 1863an konposatu zuen Rossinik pianoa, harmoniuma, lau bakarlari (sopranoa, altua, tenorea eta baxua) eta abesbatza mistoarentzat. Ondoren bertsio orkestratua egin zuen, “zahartzaroko azken bekatua” bere hitzetan, eta 1869an estreinatu zen, bera hil eta urtebetera.

Obra hau Pillet-Will kondeak enkargatu zion bere emazte Louisentzat eta Pesaroko musikariak harmonizazioko moldeak hautsi zituen eta bere garaiko konposatzaileetatik urruntzen hasi zen. Formen sinpletasunaren atzean modernitatera daraman ausardia dago. Eskaintzan Sortzaileari zuzendu zen bere ekoizpen guztian Sortzaile horrekin arduragabea izan zelako barkamena eskatuaz eta honakoa idatzi zuen: "Jainko ona, hau meza txiki pobrea da… Ni opera buforako jaio nintzen, zuk ongi dakizun bezala". Sarrera luzean hau irakur daiteke: "Hiru sexutako hamabi abeslari, gizon, emakume eta castrato, nahikoa izango dira. Hau da, zortzi abesbatzarako eta lau bakarlari, hamabi kerubin guztira. Jainkoak konparazioa barka diezadala..."

Petite Messe Solennelle ordubete pasa irauten du eta Rossiniren musikazko testamentua da, ondoren obra bakan batzuk baino ez baitzituen egin, Parisko Erakusketa zela eta Napoleon II.ari eskainitako himnoa esaterako. Hamalau zati ditu lanak eta horietako batzuk ezagunak dira Felliniren "E la nave va" (1983) filmean entzun baitaitezke. Pedro Almodóvarrek ere obra honetako Kyrie erabili zuen "La mala educación" lanean, Cor Vivaldi-Petits Cantors de Catalunyak abestuta.

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.