Teatro Arriaga de Bilbao
Miércoles, Mayo 25, 2011

Leongo Entzunaretoan izandako arrakastaren ostean, Orfeoiak Rossiniren Petite Messe Solennelle obra interpretatuko du Bilboko Arriaga Antzokian, hurrengo larunbatean (ekainak 28). Sain Alfaroren zuzendaritzapean arituko dira, eta Gerardo Rifon organo jolea eta Patxi Aizpiri piano jolea ere entzun ahal izango ditugu. Halaber, parte hartuko dute Orfeiko kide diren Elena Barbé sopranoak, Ainhoa Zubillaga mezzosopranoak eta Jesús García Aréjula baritonoak eta baita José Luis Sola tenoreak ere. Kontzertua 20:00etan izango da.

Petite Messe Solennelle, musika erromantiko erlijiosoaren gailurretako bat da eta Orfeoiaren errepertorioan dago 1982az geroztik. Bilbon interpretatuko den bertsioa 1863an konposatu zuen Rossinik pianoa, harmoniuma, lau bakarlari (sopranoa, altua, tenorea eta baxua) eta abesbatza mistoarentzat. Ondoren bertsio orkestratua egin zuen, "zahartzaroko azken bekatua" bere hitzetan, eta 1869an estreinatu zen, bera hil eta urtebetera.

Obra hau Pillet-Will kondeak enkargatu zion bere emazte Louisentzat eta Pesaroko musikariak harmonizazioko moldeak hautsi zituen eta bere garaiko konposatzaileetatik urruntzen hasi zen. Formen sinpletasunaren atzean modernitatera daraman ausardia dago. Eskaintzan Sortzaileari zuzendu zen bere ekoizpen guztian Sortzaile horrekin arduragabea izan zelako barkamena eskatuaz eta honakoa idatzi zuen: "Jainko ona, hau meza txiki pobrea da… Ni opera buforako jaio nintzen, zuk ongi dakizun bezala". Sarrera luzean hau irakur daiteke: "Hiru sexutako hamabi abeslari, gizon, emakume eta castrato, nahikoa izango dira. Hau da, zortzi abesbatzarako eta lau bakarlari, hamabi kerubin guztira. Jainkoak konparazioa barka diezadala..."

Petite Messe Solennelle ordubete pasa irauten du eta Rossiniren musikazko testamentua da, ondoren obra bakan batzuk baino ez baitzituen egin, Parisko Erakusketa zela eta Napoleon II.ari eskainitako himnoa esaterako. Hamalau zati ditu lanak eta horietako batzuk ezagunak dira Felliniren "E la nave va" (1983) filmean entzun baitaitezke. Pedro Almodóvarrek ere obra honetako Kyrie erabili zuen "La mala educación" lanean, Cor Vivaldi-Petits Cantors de Catalunyak abestuta

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.