Festival Chorégies d'Orange
Lunes, Julio 4, 2011

Uztailaren 16an, larunbata, orfeoiak Frantziako Chorégies d’Orange Jaialdiaren 40. edizioan parte hartuko du Toulouseko Kapitolioko Orkestra Nazionalarekin, bertako Tugan Sokhiev titularraren zuzendaritzapean. Kontzertuan, hain zuzen ere, Beethovenen Bederatzigarrena egongo da entzungai. Honako hauexek izango dira bakarlariak: Riccarda Merbeth sopranoa, Nathalie Stutzmann kontraltoa, Endrick Wottrich tenorea eta Albert Domen baxua.

Lehiaketa ospetsu hau 1869an sortu zen beste izen batez, eta Frantziako antzinakoena da. Kontzertu handienak atari zabalean egiten dira, Frantziako hiriko antzoki erromatarrean, hain zuzen ere. 8.600 ikus-entzulerentzako lekua du, eta bertako akustika ezin hobea da, horma akustikoak bere horretan irauten duelako. Augustoren garaian eraiki zuten, eta, erromatarrek egindako antzoki guztiak kontuan hartuta, historiako gorabeherei ondoen aurre egin dien antzokia da. Unescok Gizakien Ondare izendatu du, eta, bertako eszenatokian, munduko artista liriko handienak agertu dira.

Orfeoiak bigarren aldiz parte hartuko du lehiaketa frantsesean. 2008an, lehenengo aldiz joan zenean, Verdiren Requiema abestu zuen Tugan Sokhieven eta Toulouseko Kapitolioko Orkestra Nazionalaren eskutik ere bai. Hiru urte geroago, abesbatzak Beethovenen omenez egindako bi orduko gaualdian parte hartuko du, eta, hasieran, orkestrarentzat bakarrik sortutako 8. sinfonia egongo da entzungai. 

Bigarren zatian, orkestrak, abesbatzak eta bakarlariek Bederatzigarrena interpretatuko dute. Lan hori, hain zuzen ere, 1991. urteaz geroztik dago orfeoiaren errepertorioan, eta abestuenetakoa da. Izan ere, honako zuzendari hauen agindupean abestu du lan hori: Barenboim, Abbado, Mehta, Tilson Thomas, Michel Plasson, Lorin Maazel, Víctor Pablo Pérez, Ataúlfo Argenta, Rafael Frühbeck de Burgos, López Cobos edo Miguel Ángel Martínez, besteak beste. 

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.