Orquesta de Cámara Andrés Segovia
Viernes, Noviembre 25, 2011

Orff-en Karmina Burana da Orfeoiak Auditorio Nazionalean emango duen Mutua Madrileñak antolatutako kontzertu pribatu bietako gauzarik aipagarriena, hilaren 28an eta 29an, Orquesta de Cámara Andrés Segovia–rekin batera Sainz Alfaroren zuzendaritzapean. Bigarren partean, orkestrak, bakarrik, Puccini-ren Preludio sinfonikoa eta Mascagni-ren Intermezzoa emango ditu. Berriro ere koruarekin batera, Edelweiss, R. Rodgers-ena, Aurtxo Seaskan G. Olaizola-rena, Negra sombra Montes-ena, Nabuccoren esklabu korua Verdi-rena eta Ur uherren gaineko zubia Simon-ena.

Bakarlariak Elena Barbé (sopranoa), Joaquín Asiain (tenorea) eta José Julián Frontal (baxua) dira.

Kontzertuak 19:30etan hasiko dira.

Andrés Segovia ganbera orkestra eta Orfeoia batera aritu ziren lehenengoz Auditorio Nazionalean bertan 2010eko abenduaren 19an, Miguel Romea-ren zuzendaritzapean. Egitarauan Mozart, Bach, Fauré eta Händel-en lanak tartekatu ziren eta bigarren partean Verdi, Wagner-en opera zatiak, eta zartzuelak.

1989an sortua, errepertorio zabalekoa da, eta bereziki landu ditu musika espainiarra eta gure garaia. Estreinaldiak eta partituren erreposizioak egiten ditu, zinerako musika, balleterako, operarako, eta abar. Zinerako soinu bandak grabatu ditu, adibidez Vicente Aranda-ren “Carmen” eta “Luna Caliente" lanetan, besteak beste; “Ados” balleterako, Espainiako Ballet Nazionalaren enkargua baita, 2007an estreinatu zena, "Sevilla-Madrid" izeneko ikuskizunean.

Orkestrak ez dauka zuzendari titularrik eta haren podiumetik pasa dira García Asensio, Manuel Galduf, José Luís Temes, José de Eusebio, José Luis García Asensio, Arild Remmerit, Luis Aguirre, Juan de Udaeta, Angel Gil Ordóñez, Antón García Abril konpositorea, Sebastián Mariné eta baita nazioko zuzendari gazte garrantzizkoenetako batzuk ere: Pedro Halffter, Lorenzo Ramos, Ignacio Yepes, José Luis Novo, Pablo González, Ernest Martínez Izquierdo, eta abar.

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.