15 Festival de Mozart
Martes, Abril 24, 2012

Donostiako Orfeoia, GOSen Korua eta Galiziako Sinfonikoa, Víctor Pablo Pérez zuzendari dela, izango dira A Coruñako Mozarten 15. Jaialdia inauguratuko dutenak, bi kontzertu sinfoniko-koral emanez Galiziako hiriburuko Operaren Jauregian maiatzaren 12an eta 13an.

Hilaren 12an, larunbata, erabateko estreinaldia eskainiko da: Juan Duran konpositore galiziarraren lana, Alborada de Noite e de Luz, eta Berliozen Te Deum, Torsten Kerl (tenorea) bakarlaria partaide dela

Hilaren 13an, igandea, matine-an, Beethovenen Fantasia Korala emango da eta Bederatzigarren Sinfonia. Bigarren lan horretako bakarlari laukotean hauek ariko dira: Lisa Larsson (sopranoa), Maria Jose Suarez (mezzo-sopranoa), Torsten Kerl (tenorea) eta Ludovic Tezier (baxua)

Beethoven eta Mozart dira jaialdiko egitarauaren ardatz nagusia; jaialdia maiatzaren 12tik uztailaren 5era ospatzen da eta aurtengoan opera kanpo utzi dute, izan ere babesle pribaturik ez da egon eta aurrekontua % 50 jaitsi da iazko urtetik. Programazioak 19 kontzertu dauzka, horietako hamar GOSek emanak, izan ere aurten 20 urte betetzen baititu.

Victor Pablo Perez da Orfeoia gehien zuzendu duenetako bat, eta baita koruaren bilakaera ondoen ezagutzen duenetako bat ere, zeinak badakien zein etapa izan dituen hark mende laurden pasatxo hasi zenetik hona.

Harekin lehen harremana Antxon Ayestaranen bidez egin zen, Brahms-en Requiem bat prestatzeko Asturiasko Sinfonikoarekin; bertsio hura ez zuen Ayestaranek entzun, heriotzak hartu baitzuen ezustean, Arrasate kalean eratu zen proiektu hura amaituta ikusteke. Ordutik Orfeoiak harekin eta zenbait orkestrekin hamaika kontzertu, bira eta arrakasta bizi izan ditu.

“Koru profesionalen aldean Orfeoiak badu abantaila bat, orfeoilarien gogo bizia, eta horrek emozioa sortzen du”. “Horrek bereizten du beste abesbatza batzuetatik, eta kolore berezi batean bildutako perfekzio tekniko eta bokalak ere bai”.

Zuzendari burgostarra Donostian izango da maiatzaren 2an, koruaren egoitzan kontzertu bietako programak entseatzeko.

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.