Théâtre de la Mer de la cuidad de Sète
Viernes, Julio 6, 2012

Orfeoiak bi kontzertu emango ditu 28. Radio France eta Montpellier Jaialdian, uztailaren 9tik 27ra bitartean izango baita, Languedoc-Roussillon eskualde frantziarreko zenbait hiritan.

Bi kontzertuak daude “Chants Mediterranéens” zikloan, Mediterraneoko musika koralaren historia aberatsa baita eta duen aniztasuna aztertzekoa.

Bi kontzertuetako lehena hilaren 18an izango da Mende hiriko katedral gotikoaren kanpoaldean, non koruak opera zatien aukera bat emango duen Sainz Alfaroren zuzendaritzapean eta Patxi Aizpiri piano jotzailea lagun duela. Hurrengo egunean, Orfeoiak egitarau bera emango du Sète hiriko Théâtre de la Mer aretoan, antzerki erromatarren estiloan egindako eraikinean, aire librean. Ziklo honetan bertan esku hartuko dute A Filetta koro korsikarrak eta Les Eléments ganbera koroak.

Jaialdi entzutetsu honek -130.000 ikusle joaten dira urtero- jarduera eta zikloak berrogeita hamar hiri eta herritan egiten ditu saioak, hiru printzipioren inguruan: ahaztutako lanak gogora ekartzea, konposizio berriak estreinatzea eta artista gazteak sustatzea.

Aurtengo edizioko gai nagusia Musika eta agintea da, erakutsi nahian zenbateraino aginteak eta gertaera politikoek inspiratu eta elikatu duten mendebaldeko musika. Bizkarrezurra bertako taldeak dira, hau da, Frantziako Orkestra Filarmonikoa, Radio Franceko Filarmonika eta Radio Franceko koroa, baina jaialdiak atzerriko orkestra eta koroak ere hartzen ditu. Musika klasikoak hartzen du egitarauaren parterik handiena, baina uzten du lekurik jazzarentzako eta musika elektronikoarentzako ere.

Aurten, Radio Franceko kateak Montpellierrera doaz uztailean, eta indartu egingo dute programazioa beste batzuetan baino gehiago, kontzertuak eta jaialdiaren inguruan antolatzen diren musika eta kultura jardunak transmititzeko.

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.