Orfeoi Txiki
Martes, Julio 10, 2012

Orfeoi Txikik eta Kaliforniako Pacific Boychoir Akademiak kontzertu bat emango dute datorren asteazkenean, hilak 11, 20:30etan, Donostiako Kaputxinoen elizan. Kaliforniako koru talde entzutetsu honek, Grammy sari baten irabazle, bere zazpi koroetan guztira 175 gaztetxo baititu, Orfeoi Txikirekin batera emanaldi bat egin nahi izan du Espainian egiten ari den biran. Donostiako kontzerturako, txikiek eta Kaliforniako gaztetxoek lan herrikoi bat emango dute batera euskaraz, Xalbadorren heriotzean, eta ondoren koru bakoitzak zenbait lan emango ditu bereiz.

Kaliforniako Pacific Boychoir Akademia nazioartean ezaguna da, duen soinu aberatsagatik, musikaltasunagatik, fraseatzeagatik eta bakarlariengatik. Errepertorioan era askotako lan eta konpositoreak daude, Mozart, Cole Porter, Bach-en Kantatak eta espiritual estatubatuarrak, besteak beste. Kontzertuak eman ohi ditu San Frantziskoko Sinfonikoarekin (SSF), Michael Tilson Thomas, Kurt Masur, Robert Spano, Charles Dutoit, Herbert Blomstedt, James Conlan, David Robertson, Donato Cabrera eta Vance George-ren zuzendaritzapean. PBAk Malherren Hirugarren Sinfonia grabatu zuen Sinfonikoarekin eta Grammya irabazi zuen album klasikorik onenaren sarian 2004ko otsailean. 2009ko abuztuan, SSFk salgai jarri zuen PBA barne duen Malherren Zortzigarren Sinfoniaren grabazio berria [SACD]. 2010eko urtarrilean, grabazio horrek hiru Grammy sari irabazi zituen: Interpretazio Klasikorik Onena, Koru Interpretaziorik Onena eta Ingeniaritza Klasikorik Onena. Birak egin ditu Amerika guztian, Ozeanian, Afrikan, Asian eta Europan.

PBAk kantu eskola bat dauka, Mendebaldeko Estatu Batuetako bakarra, eta egunero ematen ditu eskolak 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat eta hamabost ordu astean gazteentzat.

HILAREN 11KO KONTZERTUAREN PROGRAMA

ORFEOI TXIKI ETA PACIFIC BOYCHOIR ACADEMY
Xalbadorren heriotzean » Popularra

ORFEOI TXIKI
Padre nuestro » M. Soler
Ave María » D. Andreo
Txoria txori » M. Bautista
Izarrekin amets » I. Otaño
Barre egin nahi dugu » J. I. Ansorena / Arr.: X. Sarasola
Txirrista txingo » J. I. Ansorena / Arr.: X Sarasola
Skorro korro » Arr.: T. Loock
Zuzendariak: Isabel Mantecón eta Esteban Urzelai

PACIFIC BOYCHOIR ACADEMY
Regina Coeli » Joseph Rheinberger
Hail, Gladdening Light » Charles Wood
Bogoroditse, Devo » Sergei Rachmaninoff
O Quam Gloriosum » TL de Victoria
Sleep » Eric Whitacre
Here Comes the Sun » Lennon/McCartney, arr. Deke Sharon
Sweet Dreams » Annie Lennox, arr. Deke Sharon
I Know I’ve Been Changed » Spiritual, arr. Damon Dandridge
Great Day » Spiritual, arr. Moses Hogan
Hark, I Hear the Harps Eternal » Traditional American, arr. Alice Parker
All You Need is Love » Lennon/McCartney, arr. K Fox  

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.