Filarmónica de San Petersburgo
Lunes, Julio 30, 2012

Orfeoiak 73. Musika Hamabostaldian, abuztuaren 3tik irailaren 2ra egingo baita, hiru kontzertu emango ditu. Orfeoi Txikik ere parte hartuko du lehiaketaren inaugurazio jardunaldian.

4an izango baita, Mark Elderek zuzenduta, The Hallé Orkestrarekin batera emango da, Janacek-en Meza Glagolitikoa; lan hori 1986an konposatu zen eta oso gutxitan sartzen da egitarauan, antzinako eslavieraz dauden idazkien zailtasunagatik. Orfeoiak lehen aldiz kantatzen du partitura hau, zeina deitzen baita halaber Meza eslaviarra, eslavoia edo eslavonikoa, eta aurki daiteke bertan Bela Bartók-en eraginik. Obra honetan jasota geratu da Janecek-en estiloa, adieraz ahalmenez, tinbre oparotasunez, askatasun harmonikoz, konplexutasun erritmikoz, ezusteko aldaketa dinamikoz eta gaien tratamendu ziklikoz betea.

Bakarlari arituko dira Giselle Allen (sopranoa), Madeleine Shaw (mezzo-sopranoa), Peter Berger (tenorea) eta Alexander Vinogradov (baxua).

Bigarren kontzertua abuztuaren 27an izango da, San Petersburgoko Filarmonikoarekin eta Yuri Temirkánoven zuzendaritzapean. Prokofiev-en Ivan Izugarria emango da. Lanak, Ivan Izugarriaren bizitza gorabeheratsua laburtzen baitu, azpilanez, hilketaz eta gudaldiz betea, narratzailea behar du, eta honako honetan Nikolav Burov izango da lan horretan.

Artista taldea osatzeko hor dira Ketevan Kemoklidze mezzo-sopranoa eta Dmitry Lavrov baritonoa.

Hirugarren kontzertuan, irailaren 2an, Bamberg-eko Orkestrak eta Orfeoiak, Jonathan Noth-en batutapean, Stravinski-ren Salmoen sinfonia emango dute eta Debussy konpositorearen bi lan: Jeux eta La mer. Kontzertua zuzenean emango du RNEko Radio Clásica-k.

Orfeoi Txiki ere arituko da Musika Hamabostaldian, kontzertu bat emango du inaugurazio jardunaldian, abuztuaren 3an, Udaleko Udalbatza Aretoan. Hor, Esteban Urzelaik zuzendutako haur koruak Hamilton, Andreo, García Abril eta Sarasolaren lanak emango ditu, besteak beste.

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.