Concierto en San Telmo en 2011
Viernes, Agosto 31, 2012

Hilaren 2an 73. Musika Hamabostaldia klausuratuko da eta koruak Igor Stravinskyren Salmoen Sinfonia interpretatuko du Bamberg-eko Orkestrarekin eta Jonathan Nott-en zuzendaritzapean, horrez gain hilaren 4an Orfeoiak parte hartuko du San Telmo Museoko Sasian hegalaren inaugurazioan eta ongintzazko kontzertu bat emango du Donostiako San Inazio elizan AFAGIren alde (Gipuzkoako Alzheimerdun Gaixoen Senitartekoen Elkartea) hilaren 21ean ospatuko den Alzheimerraren Mundu mailako Eguna dela eta.

Orfeoi Txiki-k Txistularien Alardean parte hartuko du hilaren 7an Donostiako Konstituzio Plazan 20:00etan.

San Telmo Museoak gogorarazi nahi izan du 1932ko irailaren 4an Orfeoia han izan zela inaugurazioan, Fernando Sasiain alkatea buru zela, eta 80 urteren buruan atal bat dedikatuko zaio. Bi ekitaldiak lotzeko, koruari deitu zaio, eta euskal folklorearen aukera bat emango du. Emanaldia, edukiera bete arte publikoari irekia, 20:30etan hasiko da eta ordu erdi inguru iraungo du. Sainz Alfarok zuzenduko du eta Gerardo Rifón organistak ere parte hartuko du.

Hilaren 21eko ongintzazko kontzertua, San Inazio elizan, Sainz Alfaro berak zuzenduko du eta organista berak lagunduta. Egitarauan obra sakro eta herrikoi euskaldunak izango dira eta 20:15etan hasiko da emanaldia.

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.