Datorren urriaren 24an, asteazkena, Orfeoiak urtero bezala, aurtengo kontzertua eskainiko die bazkide eta lagunei Kursaal Auditorioan. Aurtengo ediziorako, Euskal Autonomia Erkidego osoko abesbatzetako abeslariei parte hartzeko gonbitea egin die Euskal Herriko Abesbatzen Elkartearen bitartez.
Ahots gonbidatuez gain, Orfeoi Txikiko haurrak, Orfeoi gaztekogazteak eta Orfeoi nagusiko ahotsak ere bilduko dira, guztira 280 abeslari, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera Beethovenen Bederatzikoa interpretatzeko, Sainz Alfaroren zuzendaritzapean. Elena Barbék (sopranoa), Ainhoa Zubillagak (mezzosopranoa), Antonio Vázquezek (tenorra) eta Elías Benito Arranzek (baxua) jardungo dute solista gisa.
Kontzertua iluntzeko 20:00etan hasiko da.