Sala Pleyel de París
Lunes, Febrero 4, 2013

Aste honetan, Orfeoia Toulousera joango da, ostirala 8an Hector Berliozen Faustoren Kondenazioa kantatzeko, Halle aux Grains aretoan, Toulouseko Kapitolioko Orkestra Nazionalaren egoitzan, Tugan Sokhiev titularraren zuzendaritzapean, La Lauzeta haur korua eta laukote bikain batekin: Olga Borodina (Marguerite), Paul Groves (Fausto), John Relyea (Mefistófeles) eta René Schirrer (Brander). Kontzertu hau Radio Classique irratiak emango du.

Egitarau bera emango da astelehena 11n Pariseko Pleyel Aretoan. Bietan ere “kondaira dramatiko hau” -Berliozek berak esan zuen eran esateko- kontzertu bertsioan emango da. Goethe-ren Fausto-ko lehen bertsioan oinarrituta, orfeoilariek ongi ezagutzen dute partitura hori, askotan eman baitute, baita Fura dels Baus-en bertsio eszenifikatua ere, zeinetan une gorengoak bizi izan baitziren Salzburgoko Jaialdian (1999) eta Rhur-eko Jaialdian (2004).

Toulouseko Kapitolioko Orkestra Nazionala XIX. mendearen hasieran sortu zen Toulouseko Kapitolioko Antzokiko operatan jotzeko. Orfeoiak harreman artistikoa dauka orkestra honekin Michel Plasson bertan egon zen garaitik. Izan ere, abesbatzak kontzertu ugari interpretatu eta nazioartean arrakasta handia lortu duten hainbat disko grabatu ditu haren zuzendaritzapean. Sokhiev zuzendari nagusi izendatu ondoren ere, bi abesbatzek harremana mantendu dute.

Korua ekainean itzuliko da Halle aux Grains-era, orkestra berarekin, baina oraingoan Josepa Pons-en eskutik, Falla-ren La vida breve zuzenduko baitu.

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.