EN EL CENTENARIO DEL NACIMIENTO DE ATAÚLFO ARGENTA
Miércoles, Septiembre 4, 2013

Orfeoiak parte hartuko du Kantabriako Castro Urdiales udalerriak Ataulfo Argenta zuzendari kantabriarrari egingo dion omenaldian, haren jaiotzaren mendeurrena dela medio. Horrela, datorren irailaren 14an kontzertua eskainiko du Santa Maria de la Asuncion parrokian, Sainz Alfaroren gidaritzapean eta Gerardo Rifon organistak lagunduta. Hainbat musikagileren obrek eta eliza-obren zatiek osatuko dute egitaraua.

Ataulfo Argenta Orfeoiarekin lotura estua izan zuen 1947tik, Espainiako Orkestra Nazionalaren zuzendari izan zen garaian. Hasieratik, primeran moldatu zen Gorostidirekin eta orfeoilariekin; horrenbeste, ezen “izkira” ezizen maitekorra ere jarri baitzioten. Hamaika urtez, Victoria Eugenia antzokiko Musika Hamabostaldia, Porticada plazan ospatzen den Santanderreko Jaialdia eta Granadako Jaialdia harreman profesional eta adiskidetsu emankor haren lekuko izan ziren. Aitzitik, Argentaren heriotza goiztiarrak 1958an erlazioari amaiera eman zion.

EGITARAUA

AITA GUREA (Aita Madina)
CANTATA 147 (Johann Sebastian Bach)
“Wohl mir dass ich Jesum habe”
CANTATA 140 (Johann Sebastian Bach)
“Gloria sei dir gesungen”
AVE VERUM CORPUS, K. 618 (Wolfgang Amadeus Mozart)
PETITE MESSE SOLENNELLE (Gioachino Rossini) 
“Kyrie”
REQUIEM (Johannes Brahms)
“Wie lieblich sind deine...”
AVE MARIA (Javier Busto)
CANTIQUE DE JEAN RACINE (Gabriel Fauré)
NIGRA SUM (Pau Casals)
REQUIEM (Gabriel Fauré)
“Sanctus”
“In Paradisum”

ELIAS (Felix Mendelssohn)
“Denn er hat seinen Engeln befohlen”
SALMO Nº 43 (Felix Mendelssohn) 

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.