Premio
Lunes, Septiembre 30, 2013

Donostiako Orfeoia Fundazioak eta EHUk antolatutako Hamahirugarren Sarirako lan eta hautagaitzak aurkezteko epea dago zabalik urriaren 31a arte. Ekimenak helburu bikoitza du: batetik, musika-ikerketa sustatzea; eta bestetik, musikaren munduan nabarmendu diren pertsona eta erakundeen lana jendaurrean onestea. Musika-ikerketaren lanak eta pertsona eta erakundeen curriculumak Euskal Herriko edozein hizkuntzatan aurkezteko aukera izango dute (euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez).

Deialdi honetan, unibertsitate-jarduerako edozein ikuspegi akademikotatik bideratutako ikerlana aurkezten duen edonork parte hartu ahal izango du. Lanak paperean (bi kopia) eta formatu elektronikoan aurkeztu beharko dira, Donostiako Orfeoiaren egoitzan edota EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordetzan. Lanarekin batera, bi erakunde antolatzaileen web guneetatik jaitsi daitekeen aurkezpen-fitxa aurkeztu beharko da. Aipatutako fitxa erakundeen egoitzetan ere egongo da eskuragarri.

Musikaren munduan egindako lanagatik edo ibilbideagatik pertsona edo erakundeek jendaurreko onespena jasotzeko modalitateari dagokionez, erakunde sustatzaileek orfeoiaren edo EHUren egoitzan aurkeztu beharko dituzte beren curriculumak.

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA

Donostiako Orfeoia
San Juan, 6
20003 Donostia - San Sebastián
Tlfno.: 943 42 22 39
Fax: 943 42 36 75
E-mail: info@orfeondonostiarra.org
www.orfeondonostiarra.org

UPV / EHU
Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza
Julianategi – Pº de Arriola, 2
20018 Donostia - San Sebastián
Tel: (34) 943 018 508
Fax: (34) 943 311 100
E-mail: kultura@ehu.es
www.ehu.es

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.