ABIERTA LA CONVOCATORIA DE PRUEBAS PARA FORMAR PARTE DEL ORFEÓNEl Orfeón ha iniciado las pruebas que anualmente organiza de cara a incrementar el núme
Lunes, Marzo 31, 2014

Orfeoiak abesbatzako ahotsen kopurua areagotzeko asmoz urtero antolatzen dituen probei emango die hasiera. Proba horietara abesteko grina duen eta bere aisialdiko denbora gehiena kantuan jardun nahi duen 16 urtetik gorako edozein pertsona aurkez daiteke. Konpromiso horrek asteartean, asteazkenean eta ostiralean gaueko zortzietatik hamarretara egiten diren asteko entseguetara joatea eskatzen du. Ordainetan, Orfeoiak doako prestakuntza eskaintzen du eta, gainera, maisu onenen zuzendaritzapean, izen handiko agertokietan eta orkestra entzutetsuekin batera abesteko aukera ziurtatzen du. Horrez gain, beste hiri eta herrialde batzuk ezagutzea ahalbidetzen du, eta, batez ere gazteenei, elkarrekin bizitzen eta lagunak egiten irakasten die.

Abesbatzaren ehun urteko historiaren parte izan nahi duten pertsonak 943 422 239 telefonoan informa daitezke edota Donostiako San Juan kaleko 6. zenbakian dagoen bere egoitzara hurbil daitezke.

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.