Premio Orfeón Donostiarra-UPV/EHU
Miércoles, Abril 9, 2014

Donostiako Orfeoia – UPV/EHU XIII. Sariak Fernando Etxepare (in memoriam) eta Antonio Ezquerro eta Agustín Mendizábal ikertzaileak (ex aequo) saritu ditu aurten, hamahirugarren edizio honetan; saria xede bikoitzarekin sortu zen, batetik musika sorkuntzan ibilbide profesionala aintzatestea, eta, bestetik, musika ikerkuntza sustatzea.

Bi erakundeek, Orfeoiak eta UPV/EHUk sinatutako hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak osatu du epaimahaia, eta aurten garaikurra Fernando Etxepareren memoriari ematea erabaki du, musikaren arloan egindako lana eta ibilbide nabarmenagatik; horrez gain, musika ikerkuntzari ex aequo sari bat, berriz, Antonio Ezquerrori eta Agustín Mendizábali eman die epaimahaiak, ‘El maestro Nicolás Ledesma: un caso referencial vasco en el contexto del romanticismo musical pan-hispánico’ lanagatik eta ‘Iparraldeko herri-kantaera tradizionala. Intonazioa anbiguoa’ lanagatik, hurrenez hurren.

Sari banaketa ostiralean izango da, apirilaren 11n, 19:00etan, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Ignacio María Barriola Zentroko auditoriumean; ekitaldi akademikoa izango da, eta Donostiako Orfeoiaren presidente José María Echarrik eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campusek errektoreorde Ana Arrietak parte hartuko dute. Ekitaldia amaitu eta gero, Donostiako Orfeoiak jendearentzat emanaldi irekia eskainiko du, bere ohiko errepertorio tradizionaleko abestiekin. 

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.