El Orfeón Donostiarra inaugura en Pamplona el ciclo ?€?Con voz propia?€?
Miércoles, Mayo 7, 2014

Datorren larunbatean, Donostiako Orfeoiak «Con voz propia» zikloa inauguratuko du, Iruñean. Nafarroako Abesbatzen Federazioak antolatzen duen zikloaren hirugarren edizioa izango da aurtengoa. San Antonio elizan izango da emanaldia, 20:00etan. Sainz Alfaroren zuzendaritzapean, Bach, Mozart, Rossini, Brahms, Fauré, Mendelssohn eta beste musikagile batzuen eliz-lanak abestuko dituzte. Sarrera doan izango da eta lekua bete arte sartu ahal izango da aretora. Abesbatzarekin batera, Gerardo Rifón organista arituko da.

Zikloaren barruan, beste hiru kontzertu izango dira. Hurrengoa ekainaren 20an izango da; haurren hiru abesbatza arituko dira bertan, eta Josu Elberdinen Magnificat estreinatuko dute Nafarroan. Urriaren 18an, Burlatako San Blas abesbatzak eta Raúl del Toro organistak Aita Madinaren Poemas de Aranzazu interpretatuko dute. Azkenik, abenduaren 7an, Espainiako Abesbatzen Federazioen Topaketa Koralaren kontzertua izango da, eta Galiziako, Aragoiko, Errioxako, Madrilgo eta Nafarroako abesbatzak izango dira topaketan. Kontzertu horiek guztiak San Antonio elizan izango dira, eta sarrera doakoa izango da.

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.