El verano suena a selva en el Orfeón
Jueves, Mayo 15, 2014

Udarak oihanak soinuak du” goiburu nagusi izanik, Donostiako Orfeoiak haurrentzako udalekuen seigarren edizioa antolatu du. Udalekuek ekainaren 23tik eta uztailaren 4era iraungo dute, eta jarduerak tailerren bidez garatuko dira. Bertan, 4 eta 8 urte arteko umeek, jolasen bitartez, tresna errazak egiten, soinuak bilatzen, abesten eta entzuten ikasiko dute, eta ikasturtean zehar erabiltzen den baschet tresneriarekin ohituko dira. Baschet anaiek sortutako 14 soinu-egituraz osatutako tresna-sorta da, eta helburu du txikienei musika irakastea. Udalekuak amaitzean, haurrek familientzako kontzertu bat emango dute, ikasitako guztia erakusteko.

Jarduerak Orfeoiaren ikasgeletan garatzen dira, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 13:30era.

Kuota 115 euro dira. Bi anaia-arreba inskribatzen dituzten familiek % 15 deskontua izango dute. Izena emateko eta informazio gehiago nahi duenak Orfeoiaren egoitzara jo dezake, San Juan 6. zk. helbidean. Bulegoa astelehenetik ostiralera irekita dago, 9:30etik 13:30era eta 16:00etik 20:00etara. Telefono-zenbakia: 943 42 22 39 info@orfeondonostiarra.org

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.