En Julio, de festivales
Viernes, Julio 4, 2014

Hilabete honetan, Orfeoiak bitan hartuko du parte Radio France-MontpellierJaialdiaren30. edizioan, irratiakAdge eta Montpellier hirietan dituen egoitzetan. Adgen hilaren 14an izango da Orfeoia. Sainz Alfaroren zuzendaritzapean, askotariko programa eskainiko du, Patxi Aizpiri pianistak lagunduta. Hilaren 15ean, Montpellierko Opera Berlioz auditoriumean, Ruggero Leoncavallo konpositore napolitarraren Zingari opera eskainiko du, kontzertu-bertsioan, Orquesta Simfònica de Barcelona i Nacional de Catalunyarekin batera. Michele Mariotti izango da zuzendaria, eta Orfeoiak lehen aldiz eskainiko du obra hori. 

Jaialdi ospetsu horrek 130.000 ikus-entzule inguru biltzen ditu urtero, eta eskualdeko 50 hiri zein herritan eskaintzen ditu jarduera eta zikloak, hiru oinarriri jarraituta: ahaztuta zeuden lanak berriro azaleratzea, konposizio berriak estreinatzea eta artista gazteei bultzada ematea. 2012ko edizioan, Orfeoiak opera desberdinen atalekin osatutako bi kontzertu eskaini zituen, Mende eta Sète hirietan, Sainz Alfaroren gidaritzapean. 

Abesbatzak Torreviejako Nazioarteko Habanera eta Polifonia Lehiaketaren oroitzapenezko galan parte hartzeko gonbidapena jaso du, lehiaketak 60. edizioa izango baitu aurtengoa. Hilaren 19an izango da hori. Hurrengo egunean, Alacanteko hiriburuko auditoriumean eskainiko du kontzertua Orfeoiak. 

Egun, Torreviejako Nazioarteko Habanera eta Polifonia Lehiaketa mundu-mailako erreferentea da abesbatzentzat, eta bi alderdi ditu, ondo bereiziak: Espainiako taldeen partaidetza, eta, azken urteetan batez ere, nazioarteko taldeen partaidetza. «Nazioarteko interes turistikoko ekimen» izendapena jaso du.

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.