Hurrengo astelehenean, 22an, orfeoiak Haendelen Mesias abestuko du, Madrilgo Entzunareto Nazionaleko areto sinfonikoan, Segoviako Andrés Ganbera Orkestrarekin (OCAS) batera eta Sainz Alfaroren zuzendaritzapean. Emanaldi horretan, solista hauek ere parte hartuko dute: Raquel Lojendiok (sopranoa), Cristina Fausek (mezzosopranoa), Gustavo Peñak (tenorra) eta José Julián Frontalek (baritonoa). "Juventudes Musicales" izeneko programan dago kontzertu hau.
Oratorio hau orfeoiak, osorik, oso gutxitan abestu du. Azkeneko aldiz, 1985ean, Donostian, Jean-Claude Malgoiren zuzendaritzapean eta jatorrizko instrumentu barrokoak erabili zituen La Grande Ecurie et la Chambre du Roy orkestra-taldearekin eskaini zuen. Urte askoan, koruak obra hau gertaera triste batekin lotu du; izan ere, Ataúlfo Argentak hil baino bi egun lehenago zuzendu zuen azken obra izan zen. Orfeoiko maisu jagolearen azken kontzertu hori hamarkada batez eman zen Madrilgo Monumental antzokian, Orkestra Nazionalarekin eta Maria Stader, Norma Procter, Peter Offermans eta Otto von Rohr solistekin.
Segoviako Andrés Ganbera Orkestrak 2014. urtean 25 urte bete ditu eta urtea kontzertu honekin amaituko du. Orfeoia eta OCAS, lehenengo aldiz, Entzunareto Nazionalean aritu ziren 2010. urtean eta Miguel Romearen zuzendaritzapean. Kontzertu horretan Mozart, Bach, Fauré eta Händelen obrak, Verdi eta Wagnerren operak eta zarzuelak txandakatu ziren. Hurrengo urtean, agertoki horretan, bi kontzertu eskaini zituzten Sainz Alfaroren zuzendaritzapean eta programako obra Carmina Burana izan zen. Iaz, berriz, Beethovenen Bederatzigarrena interpretatu zuten Michel Francisekin Entzunareto Nazionalean.
Madrilgo orkestrak errepertorio zabala dauka eta, bereziki, musika espainiarra eta gure garaikoa daude errepertorio horretan. Estreinaldiak egiteaz gain, hainbat partituren, zinerako musikaren, balleteko, operako eta antzerakoen musika eskaintzen du. Orkestra honek ez dauka zuzendari titularrik eta, horregatik, bere podiumean hauek guztiak izan dira: Enrique García Asensio, Manuel Galduf, José Luís Temes, José de Eusebio, José Luis García Asensio Arild Remmerit, Luis Aguirre, Juan de Udaeta, Angel Gil Ordóñez, Antón García Abril maisuak, Antón García Abril konpositorea, Sebastián Mariné eta nazioko zuzendari gazte garrantzitsuenetako batzuk.