Galardonados con el Premio Orfeón Donostiarra-UPV/EHU
Martes, Febrero 3, 2015

Valentziako Erkidegoko Musika Elkarteen Federazioak (FSMCV) eta Miguel López Fernández ikertzaileak irabazi dute Donostiako Orfeoia – UPV/EHU Saria. Hamalaugarren edizioa duen saria bi helbururekin sortu zen: musika sortzaileen ibilbide profesionala aitortzea eta musika arloko ikerkuntza sustatzea. Epaimahaiak María Dolores Moreno Guil ikertzaileari accesit bat ematea erabaki du.

Epaimahaiak, bi erakundeek -Donostiako Orfeoia eta UPV/EHU- izenpetutako hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak eratua, honakoak saritu ditu aurten: Valentziako Erkidegoko Musika Elkarteen Federazioa (FSMCV), musikaren arloan burutu duen lan eta ibilbide bikainagatik, eta Miguel López Fernández –musika ikerketaren saria– ‘La aplicación del Motu Proprio sobre la Música sagrada de Pío X en la Archidócesis de Sevilla 1903-1910' izeneko lanagatik. Halaber, María Dolores Moreno Guil ikertzaileari accesit bat ematea erabaki du ‘La canción con piano de Joaquín Rodrigo’ izeneko lanagatik.

Sariak martxoaren 13an, ostirala, arratsaldeko 19.00etan banatuko dira, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Ignacio María Barriola Ikastegiaren Auditorioan. Ekitaldi akademikoan hizlari izango dira José María Echarri, Donostiako Orfeoiko lehendakaria, eta Ana Arrieta, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea. Ekitaldiaren amaieran Donostiako Orfeoiak bere errepertorio tradizionaleko konposizio batzuk eskainiko ditu jendearentzat.

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.