ABRIL, ÉPOCA DE CONCIERTOS SACROS
Jueves, Marzo 26, 2015

Aste Santuan, Orfeoiak bi emanaldi eskainiko ditu Errioxako Ezcaray herrian. Larunbatean, apirilaren 4an, San Lorenzo udal-kiroldegian emango du kontzertua, eta bertan zarzuela, opera-koruak, habanerak eta euskal abesti herrikoi batzuk kantatuko ditu. Sainz Alfaroizango da zuzendaria, eta Amaia Zipitriapianista haiekin batera arituko da. Hurrengo egunean, 12:00etan, Orfeoiak Santa María la Real elizako meza nagusian parte hartuko du. Ekitaldi horretan, Orfeoiak Bach, Rossini, Busto, Aita Madina, Mozart eta Haendelen erlijio-obra batzuk abestuko ditu koruan. Sainz Alfarok zuzenduko du Orfeoia eta Gerardo Rifón organo-jolea izango dute lagun.

Hilaren 17an, Orfeoiak izaera pribatuko kontzertu bat emango du Kursaaleko entzunaretoan, Mondragon Korporazioa euskal enpresa taldeko gonbidatuentzat, José María Arizmendiarrieta taldearen sortzailea jaio zela mendeurrena ospatzeko. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak ere parte hartuko du ekitaldian, eta Sainz Alfarok zuzenduko du. Programan bi zati egongo dira: lehenengoan, Verdi eta Mascagniren obrak eskainiko dira, eta orkestrak bi obertura interpretatuko ditu. Bigarrengoan, Guridi, Usandizaga, Sorozabal eta Laboaren abestiak eskainiko dira.

Apirilaren 26an, Orfeoia Oviedoko Príncipe Felipe entzunaretorajoango da, Verdiren Requiem interpretatzeko; Oviedoko Orquesta Oviedo Filarmonía taldearekin arituko da bertan, Marzio ContiMarzio Conti titularraren zuzendaritzapean. Solista gisa, ondoko hauek hartuko dute parte: Angela Meade sopranoak, Marianne Cornetti mezzosopranoak, Vittorio Grigolo tenorrak eta Carlo Malinverno baxuak.

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.