Auditorio Príncipe Felipe
Miércoles, Abril 22, 2015

Datorren igandean, apirilaren 26an, Donostiako Orfeoiak Verdiren Requiema interpretatuko du Oviedoko Príncipe Felipe entzunaretoan Orquesta Oviedo Filarmonía taldearekin, Marzio Conti titularraren zuzendaritzapean.

Oviedo Filarmonía orkestra Orquesta Sinfónica Ciudad de Oviedo izenez sortu zuten 1999an, Oviedoko Udalaren ekimenez, eta haren babesa jasotzen du harrezkero. Helburua hirian sortu ziren musika-beharrak betetzea izan zen: Príncipe Felipe entzunareto berrian kontzertu-ziklo egonkorra antolatzea.

Espainian ospe handia lortu duen eta Campoamor antzokian egiten duten Antzerki Lirikoko Jaialdiaren titularra eta arduraduna da. Bere ekoizpenez ez ezik, Espainiako beste antzoki batzuekin ere aritzen da lankidetzan, besteak beste, Zarzuelako antzokiarekin, Bilboko Arriagarekin eta Teatros del Canal zentroarekin. Bestalde, Oviedoko opera denboraldiko bizpahiru lanetan parte hartzen du urtero.

2011. urteaz geroztik, Marzio Conti italiarra da orkestraren zuzendari titularra. Orkestrak hiriaren bizitza musikalean eta zibilean parte hartzea lortu du hainbat ekimenen bidez, esaterako parte hartzeko kontzertuak, ongintzakoak edota aire librean eta gizarte-zentroetan egindakoak. Contik herrialde askotako orkestrak zuzendu ohi ditu: Irlandako Orkestra Sinfoniko Nazionala, Atenaseko Estatuko Orkestra, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Canneseko Orkestra, Kosta Urdinekoa, Portokoa, Rio de Janeirokoa, Saarbrückenekoa, Dortmundekoa, Boloniakoa, Toscanakoa, Paduakoa, Venetoko eskualdekoa eta Haydn Bolzano orkestra.

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.