XX Ciclo Coral Primaveras Musicales Pejinas
Lunes, Mayo 18, 2015

Datorren larunbatean, hilaren 23an, Orfeoi Txikiak Canta Laredo abesbatzak antolatutako XX Ciclo Coral Primaveras Musicales Pejinas zikloan hartuko du parte, Kantabriako Laredo herrian. Zikloak apirilaren 25etik maiatzaren 31ra arteko iraupena izango du, eta Orfeoi Txikia izango da bertan parte hartuko duen umeen abesbatza bakarra. Honako abesbatza hauek ere hartuko dute parte: Sociedad Coral de Torrelevega, Getxoko Biotz Alai, Madrileko Voces Graves, Burgoseko Orfeoia eta Tomás Luis de Victoria. Gainera, Santanderreko Gazte Orkestra ere arituko da. Orfeoi Txikiak 14 obraz osatutako programa interpretatuko du Santa Maria elizan. Obrak Euskadiko konpositoreenak (David Azurza, Xabier Sarasola, Francisco Escudero eta Javi Busto, adibidez) eta atzerrikoenak (Mary Linn Lightfoot, Jim Papoulis, Dante Andreo eta Pau Casals) izango dira. Kontzertua Montse Latorrek eta Esteban Urzelaik zuzenduko dute, eta Amaia Zipitriak pianoaz.

Astelehenean, hilaren 25ean, Orfeoi Gazteak Donibane Lohizuneko, Urruñako eta Urteko elizetan egingo den Festi Orgues jaialdian hartuko du parte. Orfeoi Gazteak emango duen kontzertua Mendekosteko zikloaren zati da, eta Donibane Lohizuneko San Joan Bataiatzailearen elizan izango da. Kontzertua 18:00etan hasiko da, Gerardo Rifón organo-jotzaileak bakarrik interpretatuko duen Bach-en BWV fantasia obrarekin. Ondoren, ahots maskulinoek, organo-jotzaile berak lagunduta, Charles Gounod-en Messe brève laneko «Kyrie», «Gloria» eta «Agnus Dei» abestuko dituzte. Emakumezkoen ahotsek eta organo-jotzaileak Mendelssohn-en bi motete interpretatuko dituzte eta, amaitzeko, Orfeoi Gazteko kide guztiek elkarrekin Fauré-ren Requiem-a interpretatuko dute, abesbatzarako eta organorako bertsioan. Leticia Vergara eta Esteban Urzelai arituko dira zuzendari.

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.