Datorren larunbatean, ekainaren 6an Orfeoi txikik kontzertu bat eskeiniko du Aquariumeko Auditorioan ekainaren 8an den Ozeanoen Nazioarteko Egunaren omenez. Laugarren urtez jarraian burutzen dute bi entitateek musikarekin haurren kontzertua. Ekitaldi honekin, biosferaren zati honek duen garrantzia azpimarratu nahi da.
Kontzertua, publikoari irekita izango da eserlekuak bete arte, 12.00etan izango da. Orfeoiko haurren ahotsek, besteak beste kurtsoko urtean zehar lanean haritu diren abestiak interpretatuko dituzte, Amaia Zipitria piano-jotzailearen laguntzaz.
2010ean Donostiako orfeoiak eta Gipuzkoako Ozeanografía Fundazioak sinatu zuten akordioari esker egingo da.